XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
31/1983 Legearen III Eraskinaren gai den arau-aldaketek, legezko behar adinako mailako manuz berariz baliogabetu daitezenerarte indarrean iraungo dute, hurrengo B zatiak egiten duen salbuespenarekin.
B.- Jaurlaritzak, arduralaritzazko akurapenak egiteko erak birrantolatzeko eman zaizkion eta Erresumaren Akurapen-Legearen Bigarren Erabaki Gehigarrian abenduaren 20ko 30/1983 Legez egindako aldaketaren arauera, eta Euskadiko Autonomia Elkarteen mila bederatzirehun eta larogeita laugarrenerako Guztizko Diruegitamuen Legearen indarraldia mila bederatzirehun eta larogeita bosgarrenerako luzatzeari datxezkon gai batzuk araupetzeko abenduaren 28ko 5/1984 Legearen Bigarren Erabaki Gehigarrian ohartemandako baimenaz, Lege hau indarrean jarri dedinetik hasi eta 8 hilabeteko epearen barruan baliatu beharko du.
5/1984 Legearen Bigarren Erabaki Gehigarriaren 3 zenbakipean ohartemandako hamar mila pesetako diru-zenbatekoa hogeita hamar mila pesetaraino jasotzen da.
SeigarrenaAbenduaren 28ko 5/1984 Legearen Hirugarren Erabaki Gehigarrian ohartemandakoak, legezko behar adinako mailako manuz berariz baliogabetu dedinerarte indarrean iraungo du.
ZazpigarrenaLaguntzapideen eta dirulaguntzen hartzaileek eta arduralaritza-akurapenetako lehiatzaileek eta hartzaileek ekonomia-urte honetan eta hurrengoetan Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoaren esku utzi behar ditzaten bermeak, Banku baten, Aurrezki-Kutxa baten edo horretarako gaitasuna aitortzen zaion Asegurolaritza-Erakunderen baten gaudimenaren bidez eman ahal izango dira beti.
ZortzigarrenaEuskadiko Autonomia-Elkartearen aginte-eremuan, Lege hau indarrean jartzen denetik, eta behar hainbateko legetasun-mailako beste araupidez Erabaki hau aldatzen ez den bitartean, honako akuraketa hauek arduralaritza-agiriz egingo dira:
A.- Lan-ituneak.
B.- Herri-zerbitzuen eraentzarako ituneak, akuratze erabakia nolanahikoa dela, doakion agintaritzak ontzat eman ondoren.
C- Zuzkiketa-itunea arduralaritzazkoa izango da, egitekoaren nolakoa dela eta merkataritzazko ordainkizun-agiria edo horren antzerako bat bidezkoak izan daitezenean salbu.
D- Laguntza-ituneak.
Jaurlaritzak, hiru hilabetez behin, 5
Jaurlaritzak, 1985garreneko ekonomia-unea bukatu baino lehen,